XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TEXTUAK.

Atal honetako eranskinean oso ikuspegi desberdinak azaltzen zaizkigu, baina lotura batekin, noski.

Lehenengo hiru izkribuetan (Fernandez, Claparede, Lorenz) eta dena eginik ez emateagatik, animali kulturen arazoak hartzen du txanda.

Desohizkoak diren planteamendu hauek, gizarteari buruzkoak mugatuegiak direla salatu nahi dute.

Askotan gizakia bera izan daitekeen kultur eremu bakartzat jotzen omen da eta ondorioz desarroilo teorikoa erabat laburra geratzen zaigu.

Idazki hauetan, ikusmira zabaltzeko elementu berriak ditugu.

Nietzsche-ren ekarpena berorrek emaniko hitzaldi batetatik atera dugu.

Beti bezain eraginkor den ildotik Nietzsche-k hezkuntza eta kulturaren arteko mugak erakutsi diskigu.

Textua, bera bezain polemikoa.

Lobrot-ek Natura eta Kultura aztertzen dizkigu behin eta berriz eta azkenik Rogers, hezkuntz harremanen arazoan sartzen da.

G. Hoz, Palacios eta Bordieu irakaskuntz teoriaren barruan oso ezagunak, ia klasikoak diren puntuak emateko agertzen dira ere bai.

Oso galdera aberatsak sorrarazten dizkigun textu sorta honek, hala nola: - Animalien munduan kulturarik ote?.

- Zer erlazio-motak aurki litezke hezkuntza eta kulturaren artean?.